19 mayo, 2010

26. Marrakech

Ez aldizkariak, ezta bidaietako liburuak ere, ez zuten gezurrik esaten Djemaa El Fna plazari buruz hitz egiten zuten bakoitzean. “Denetik” aurkitu dezakezun lekua da, suge dantzarien musika doinutik hasi eta, agure hagin-ateratzaile bat arte, garbi utziz, Marrakechen, enpaste gutxi egiten direla.

Inguruan zegoen jatetxe bateko terrazara igo ginen. Zerbitzariari, baimena eskatu genion argazkiak egiteko, eta honek, ez zigun batere eragozpenik jarri. Gainera, bertan afaltzeko asmoarekin gindoazen. Terraza hartan zegoen edonork, bere mugikorreko kamera, konpaktua edota reflex on bat zeukan esku artean, plazako panoramika eder bat ateratzeko. Gauza erabat aldatu zen, tripodea jarri genuen momentuan. Bakoitzari 10€ ordainarazi ziguten, argazki bat bakarra egiteagatik, eta argazkiak egiten hari ziren beste guztiei aldiz, ez zieten txintik ere esan. Zerbitzariaren humore aldaketarengatik zertxobait dezepzionatuta, azkenik, bertan ez afaltzea erabaki genuen.

Ilunabarrean, plazan bertan, makina bat postu ipintzen dituzte, regateoa, nahitaezkoa izanik. Oso dibertigarria da, beren postuan afaltzeko konbentzitzeko dauzkaten teknikak ikustea: batek janaria merkeago eskaintzen dizu, besteak aldiz tea musu-truk emango dizula …

Laburki, barearen ostean datorrela ekaitza, eta zerbitzari hark, modu horretan hitz egingo ez baligu, Djemaa El Fnako giro apartean afaltzearen esperientzia, ziurrenik, ez genuen biziko bidai hartan.

Marrakech 2009 - 2,5 seg.; f/13; ISO 100

2 comentarios:

  1. ze lotsagarriya ez kamareruana? eztaka lotsaik tipuak nik monopoliko biletiak hemango nixkion eta esango nion: Con eso te basta y te sobra.
    jejeje
    Nere aitak daka lagun bat argazkilari profesionala dala ere bai, et abere kasu batetaz gogoratzen nahiz ez dkaitela zenbat milioi pagatuber izan zixkiola tipo zahar batei.

    ResponderEliminar
  2. Bai?? Joe... bueno gurie hainbesteañore etzan izen, eskerrak! Ez aber, permisue eskau geniyonin esan bazigun gero pagau eñ berko genula, ba enitzen hasarrauko, azken finin bere deretxun dao ze lokala berie zan. Bañe esan problemaik etzaola ta gero atzetik dirue eskatzen etorri, beste jende pilla bat zeonin argazkiyek iten ta haiei etzitzakoenin ezerre esan? Hori ya injustue iruitze zat. Bañe bueno, era danetako jendie dao leku danetan, onak eta ez hain onak.

    Muxu bat!!

    ResponderEliminar

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...