03 mayo, 2010

14. Nire lehenengo aldia... argazkia publikatzen nuela

2007ko Apirilaren 3an hasi zen guztia, 20 urte bete nituen egunean. Egunkarian praktiketan hasten nintzen lehenengo eguna zen. Urduri nengoen, ez nekien gutxi gora behera ondo, ala guztiz gaizki egingo nuen, baina, batez ere, argazkiak egiten hasi eta tarjeta betetzeko izugarrizko gogoak neuzkan.

Nire lehenengo kamera reflexa, agenda bat, axota, amak prestatutako entsalada, argazkilaritzaren ideia gutxi eta ikasteko gogo handiak sartu nituen motxilan.

Horrela hasi nuen, oraindik ere bizi dudan abentura lanpetu hau. Batzuetan, gogoko dut momentu haiek oroitzea, egin nituen lehenengo argazkiak ikusiz, zenbat aurreratu dudan eta oraindik ikasi beharreko guztia kontuan hartuz.

Honako hau, apirilak 3 hartan egin nituen argazkietako bat da, bada, publikatu nuen lehenengo argazkia ere. Ez zait asko gustatzen, baina atsegin dut gorde eta gogoratzea, ze ordu gutxi egin nituen lo gau hartan, urduri, hurrengo eguneko egunkarian ikusteko irrikaz.

Titularrak zioen: “El primer retrete exclusivo para chóferes de Donostibus funciona en Jai Alai”.

Donostia 2007 - 1/250 seg.; f/5,6; ISO 100

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...