Gauzak faltan botatzen hasten naizen momentu horietako bat da, eta hortxe gelditzen naiz, ez aurrera eta ez atzera. Batzuetan, proposatu ezkero, lortuko genituzkeen gauzak botatzen ditugu faltan, beste batzuk aldiz, ezin dira lortu. Hala ere, beti imajinatu ditzakegu.
Aste honetan, lasai egotea asko bota dut faltan, ni neu izatea, eta askorentzat, garrantzirik ez daukaten gauza txikiekin zoriontsu sentitzea. Horregatik, arratsean, hondartzara joan, ibili, eta zoriontsu sentiarazten nauten momentu txiki horiek imajinatzeko tarte bat hartu dut.
Argazkiak, sentitzen dugunari egiten dizkiogula diote, baina, ez ote da sentitu nahi duguna?
No hay comentarios:
Publicar un comentario