08 agosto, 2011

121. Abordaiara! Iritsi dira piratak.

Datorren abuztuak 15ean, donostiko gazteentzat dibertigarrienetakoa den jarduera bat ospatuko da Aste Nagusiko jaien barruan: abordaia.


Goizeko 8tatik aurrera, portua pirata gazteez betetzen hasten da, beraien "ontzia" edo arratsaldean itsasoz egin beharko duten ibilbidean flotatuko duen zerbait eraikitzeko: bidoiak, egurrezko tabloiak, puzgarriak... flotatuko duen edozerk balio du, beti ere kontaminatzailea ez denean noski.

Modu guztietako ontziak ikusi ahal izango ditugu: landuak, sinpleak, bereziak... eraikuntzaren emaitza norberaren gogoa eta irudimenaren araberakoa da.


Goiz guztia lanean igaro eta gero, pirata guztiak Trinitate plazan elkartzen dira bazkaltzeko.

Arratsaldeko 5etan hasten da ekintza. Pistoletazoaren soinuaz eta "abordaiara!" garrasi eginez, piratak portutik irteten dira Kontxako hondartzara bidean. 500 bat metroko ibilbidea da, batzuk orduak igarotzen dituzte helmugara iristeko, besteak aldiz, portutik irten bezain laster eraikina ondoratzen zaie.



Ikusteko, portura garaiz joatea gomendatzen dut, jende asko joaten da baina arratsalde barregarri eta dibertigarri batek itxarongo dizu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...