Aste honetan, lur azpian argazki batzuk egiteko aukera izan dut, eta aho zabalik gelditu naiz. Lur azpiko erreka eta ur jauzi txikiak hainbat kilometrotako kobak zeharkatzen, 2 metrotako sustrai itxurako estalaktitak, fosilak eta orain dela milaka urtetatik, lur azpiko pareta nahas-mahasetan daramaten itsas oskolak.
Nahiko gogaikarria da bide hauek guztiak kamerarekin, motxilarekin, tripodearekin … egitea, eta leku bitxi hauek argiztatzea ere, ez nuen uste horren zaila izango zenik, baina bada! Ez da asko behar argi polit bat, itzal nabarmen batzuekin lortzeko, baina ez gaitezen ahaztu, lur azpian gaudela eta, lohia, edota gerriraino bustitzen gaituen erreka batek, ez dizkigu gauzak oso erraz jarriko, argiak puntu jakin baten ipintzeko orduan. Hoberena, (posible bada), pare bat edo hiru lagun zure ondoan edukitzea, fokuak eskutan eutsiz argiari norabidea emateko.
Dena den, oso esperientzia dibertigarria da eta denboraren nozioa galtzen duzun jardueretako bat da. Pena merezi izan du esperientzia honek.
Hasteko esan oso gustoa irakurtze itutela zure hitzak Ainara, ta bestetik aaaaaai ze inbiri emate yazun!! (onea, noski!)
ResponderEliminarEskerrak naturak gauza asko "ixkutatze" dixkigun ze bestela jaizkibel bezelako proiektuekin, akabo! (adibide bat jartzearren)
Esan dezun bezela imajinatzet eztala bate errexa izango lur azpiyan argazkik ateatzia ta horrek merito bikoitza emateizu, zorionak!!
zure web orriyare kuxkuxeatu det eta puuf, pasada bat da in dezun lana! Segi holaxe! ;)
Goiz! Eskerrik asko!! Ba bai, eskerrak gizakiyek ezin dun leku danetaino iritsi, bestela, leku polittik gabe gerauko giñen lenuo edo beranduo.
ResponderEliminarMuxu bat eta eskerrik asko benetan!! :)