12 junio, 2010

34. XVº Emakumeen Topaketa

Atzo ospatu zen Murgiako XV. Emakumeen Topaketa. 6 emakume bidaiari, geure bizipenak kontatzeko mahai inguru batetara gonbidatuak izan ginen.

Topaketa, Iratxe Ormatzak hasi zuen, “Hegoak” liburuaren egileak, non bere bizipenak azaltzen dizkigu, Hegoamerikatako hainbat lurraldeetara egindako bidaia batean. Jarraian, Sonia Villarraga eta Ainara Alvarezek, furgonetan, milaka kilometro eginez, Turkia, India, edota Txina bezalako lekuetan bizitako abenturak kontatu zizkiguten. Gero, Maria Jesus Atxalandabasoren ordua izan zen, gure gustuko gauzak egiteko, inoiz berandu ez denaren adibide. 54 urte bete zituenean, mendizale egin zen, eta gaur egun, bere 69 urteak beteta, Mont Blanc eta Kilimanjaro bezalako mendiak igotzea lortu du. Bizipen ikaragarri hauek entzun ostean, nire txanda zen, non, orain dela gutxi, nire kabuz egiten hasi nintzen “Lurrak” izeneko proiektua aurkeztu nuen. Topaketa, Txaro Masidek amaitu zuen, bere senarrarekin, Cuba, Egipto eta Costa Rica bezalako lurraldeak bisitatu dituen bidaiaria.

Pena merezi izan zuen arratsaldea izan zen dudarik gabe, eta poztekoa da, gero eta emakume gehiago garela ikustea, motxila ilusioz eta kuriositatez betetzen dugunak, gehien amestutako lekuetara bidaiatzeko.


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...