19 junio, 2010

36. Leiar babesleak erabiltzeren garrantzia

Ez dira gutxi, leiar babesleak erabiltzeko ohiturarik ez duten argazkilariak. Egia da, kalitate “pixka bat” galtzen dela hauek erabiliz gero, baina, uste dut, diferentzia ez dela horrenbestekoa, gure poltsikoari begiratzea erabakitzen badugu.

Gaur goizean, Hondarribira joan naiz, Vespa eta Lambrettan bilketa bateko argazkiak egitera. Ez dut gogoratzen, horren modu tentelean estropuz egin nuen azkeneko aldia. Espaloiak, nahiko baldosa zaharrak zeuzkan, eta bat gainera, kaxkarra eta kanpora irtenda zegoen. Hortxe non sartu dudan hanka, eta presarekin eta non zapaltzen dudan aurrez ez begiratzeagatik, azkenik lurrean bukatu dut, eta kamara neraman motxila, airetik. Horrelako kolpe bat hartzen duzunean, ez zara kezkatzen minik hartu duzun ala ez, eta lehena begiratzen duzuna, ea kamerari zerbait gertatu ote zaion da. A ze egonezina apurtutako kristalen hotsa entzutean, okerrena espero nuen, hautsitako objektiboren bat edo. Hau lasaitasuna, zarata horiek, erabat txikituta geratu diren leiar babesleetatik zetozela ikusi dudanean, behintzat, objektiboak ongi babestu dituzte kolpetik.

Zer nahi duzue ba esatea, askoz ere nahiago dut kalitate pixka bat galdu argazkietan (nik ez dut diferentzia nabarmentzen) eta 20€-tako leiar bat puskatu, 1000€ edo gehiago balio dituen objektibo bat apurtzea baino.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...