15 octubre, 2011

158. Jeroen Swolfs argazki kazetari eta bidaiariari elkarrizketa


Hilabete hontako elkarrizketa, Jeroen Swolfs -i egin diogu, argazkilari eta bidaiari holandarra, eta ziurrenik bat baino gehiagok inbiria sentituko du "Streets of the World" proiektuan burubelarri dabilela irakurtzean.

Jeroen, The Haguen jaio zen, 1874an. Ikasketak Photo Academy Amsterdamen amaitu ostean, argazkilari freelance lanetan hasi zen.

Munduko hainbat txokotara bidaiatzen hasi zen, gai politiko eta sozialen inguruan, Serbia eta Ekialdeko Europara. De Volkskrant, Rijksmuseum Amsterdam, Rabobank Foundation, Volkskrant Magazine, Amsterdam Weekly eta The X pat Journalentzat egin du lan besteak beste. Gaur egun "Streets of the World" proiektuan hari da lanean, honek 5 urtez munduko hiriburu guztiei argazkiak egitea datza. 2011ko Maiatzean, National Geographic-ek Jeroenek Asian jasotako istorio eta argazkien liburu bat kaleratu zuen (oraingoz holandarrez bakarrik dago salgai).

Argazkilaritza eta bidaiez gain, Jeroenek, snowboard, urpekaritza... bezalako kirolak praktikatzea atsegin duela azaltzen digu. Baita gitarra eta armonika jotzea ere.

"Streets of the World" 5 urtez munduko hiriburu guztiei argazkiak egitean datza. Nola planifikatzen da horrelako bidai luze bat?

Bidaia 3 zatitan banatzen da. Lehengoa Asia da, ia amaitua dut. Bigarrena Amerika, oraintxe bertan nabil. Eta hirugarrena, luzeena eta zailena izango da, Europa, Afrika eta Ekialde Erdia. Lurraldeak bisitatzeko ordena, bertan nagoenean erabakitzen dut.

Esaiguzu nola izan zen proiektuari hasera eman zenion lehenengo eguna. Nola hasi ziñen?

Galdera ona. Oso ondo gogoratzen dut. Bangkokera bidaiatu nuen, nahiko ondo ezagutzen dut. Iritsi nintzenean, alokatutako apartamenduko eserlekuan jarri eta 5 urtez eramango dudan maleta txikiari begira jarri nintzen. Kanpoko zarata eta zoro baten moduan izerdia botatzen nuen bitartean, honakoa esan nion neure buruari: "Ze demontre sartuko dut nik orain hemen?"

Zeintzuk dira zailtasun handienak?

Bakarrik egotea denbora luzez uste dut. Familia eta lagunen falta. Eta bikoterik ezin izatea. Hala ere, merezi du.

Eta zure bizipen hoberenak?

Jende jatorra ezagutzea bidean. Eta leku ederrak. Oso pozik sentitzen naiz hau bizi ahal izateko aukera dudalako.

Zein da gehien txunditu zaituen lurraldea? Eta ezagutzeko irrikaz zaudena?

Hala nola, lurralde "txarrak" dira gehien txunditu nautenak. Ipar Korea, Ruanda edota Libano bezain ospe txarra duten lurraldeak gehienbat. Txoko hauetan egin ditut lagunik hoberenak. Beti, leku hauei buruzko guztia dakigula uste dugu, baina geure kabuz bertara bidaiatzen badugu, oso gauza ezberdinak eta askotan, uste baino askoz hobeak aurkituko ditugu. Baina gehien gustatu zaidana esan beharko banu, Tuvalu aukeratuko nuke. Begiratu interneten eta ikusiko duzu zergaitik aukeratu dudan. Butan ezagutzeko ikaragarrizko gogoak ditut.



5 urteren ostean, proiektua amaituko duzu. Ba al duzu beste proiekturik buruan edota nahiago duzu merezitako opor batzuk hartzea etxean deskantsatzeko?

Hiru bat ideia dauzkat proiktua amaitzean garatzeko. Baina uste dut, denboraldi bat hartuko dudala proiektua guztiz amaitzeko eta oraingo bidaia amaitzean ere deskantsu txiki bat hartuko dut. Beraz, ez dakit noiz hasiko naizen. Deskantsatu? Uste dut bidaiatzeak deskantsatu erlaxatzen zaituela. Agian gorputza ez, baina burua erlaxatzen du.

"Streets of the world" proiektua jarraitzeko Twitter, Facebook, Youtube edota bere Web bidez egin dezakezue.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...