Euria Donostin, berriz ere … Paseo Berrian nago, kotxe barruan babesturik, euri tantengandik ihesi dabiltzan ibiltariei begira.
Segundo gutxien barruan, kotxearen aurrealdeko leihoa guztiz busti eta, ibiltariak, forma ezberdinak hartzen dituzte kontrako argiaren ondorioz. Euritakoa daraman edonoren zain gelditzen naiz, hauxe izango bailitzake irudi bikainena, baina, bat edo beste pasatu ostean, formek ez naute erabat konbentzitzen.
Berehala, gazte bat pasatzen da nire aurretik, bere mp3-a belarrietan, euriaz kezkatu gabe, eta egunak itxaroten daramazkigun momentu fresko honetaz gozatuz.
Zertarako abaildu euriarekin? Nahi ala ez nahi, horrelakoxea da Donostia, ura leku guztietatik, eta edozein ordutan.
29 abril, 2010
11. Errezil
Edonora joateko planen bat egiten dudanean, normalean, oraindik ikusi ez dudan leku batera joateak erakartzen dit, “faktore sorpresa” sentituz, arreta gehien deitzen didanari argazkiak egiteko. Dena den, garrantzitsua da leku berdinera bueltatzea, nahiz eta mila aldiz izan bertan. Eguzki izpi bat, momentu ezohizko bat, edota urtaro aldaketa batek, aspaldi galdu genuen “faktore sorpresa” hori berreskuratzen lagunduko digu.
22 abril, 2010
10. Azpeitia
Badira hilabete batzuk, Paco Elvira argazkilariak duen blogaren irakurlea naizela. Argazkilaritzarekin zerikusia duten hainbat gairi buruz idazten du, bertako irakurleei, beren iritzia eta ikuspuntua ematera gonbidatuz. Noizean behin, bere etxeko lehiotik ateratako argazkiak erakusten dizkigu. Irudi on bat lortzeko, munduaren amaieraraino joan beharrik ez dagoen adibide.
Nire argazki artxiboari begirada bat ematen, neure etxeko leihotik, lehengo urtean lortu nuen irudi batekin egin dut topo. Ez da daukadan bakarra, baina nire gustukoena da:

20 abril, 2010
09. Zumaia
Munduan, milaka leku miragarri daude, baina, ziur gutxi direla, Euskal Herriko Kostaren edertasun maila dutenak.
Sarritan joaten naizen lekua da, eta ez argazkiak egitera bakarrik, baita lasai egon, bakea sentitu, arrats polit bat ikusi, edota, pentsatzera ere, behar dudanean.

18 abril, 2010
08. Helsinki
6 ordu luzek espero zidaten Helsinkiko aireportuan, Madrilera bueltan ekarriko ninduen hegazkinera igo aurretik. Denbora guzti hori bertan eserita, ezer egin gabe egoteak, ez zidan asko erakartzen, beraz, aireportutik Helsinki barruraino eramaten zaituen Finnair-en busa hartzea erabaki nuen.
Bisitatzen nuen lehenengo aldia zen. Oso hiri erakargarria eta dotorea zirudien, baina elurra hasi zuen, eta ni euritakorik gabe. Nahiz eta goitik beheraino bustita egon, ez nuen nahi bertatik argazki bat bera egin gabe joaterik, orduan, pare bat buelta eman nituen tren geltoki inguruan, denda ertz batetik bestera aterpea aurkitu nahian.
Tranbiei arreta berezia jartzen nien, Gipuzkoan halakorik ez dugulako izango da. Argazkiren bat egin nahi nion, baina eguraldia gogaikarria zen eta ez nenbilen batere gustura. Lagun batek, behin esandakoarekin oroitu nintzen: “Argazkilariak, kamaleoiak bezalakoak gara, edozein egoerara egokitu behar gara, leku horretan, momentu horretan dagoena, gure ikuspuntutik azaltzeko”. Garbi zegoen, etxera ez nintzela bueltatuko Helsinkiko arrats polit bat edo argi eder batekin egindako argazkiarekin, baina bai, egun horretan nire arreta deitu zuten elementuen irudiren batekin: elurtea, tranbiak, eta hiritarren elegantzia.
Denda-leiho baten koskan geratu nintzen zain, “zerbait” bilatzen, baina zer zen erabat ziur izan gabe. Halako batean, tranbia bere geltokira iristen hari zela ikusi nuen, era berean, maletatxo gorri bat zeraman gizon dotore bat bidea gurutzatzera zioan. Une txiki horixe izan zen, hiru elementuak enkoadre berean sartu zirenean, eta horra, bila nenbilen irudia. Ez da postal bat, baina, Helsinkin, neguko edozein egunetan aurkitu dezakegun irudia da.

15 abril, 2010
07. Hendaia
Ez dira gutxi, leku batetara argazki konkretu bat egiteko ideiarekin joan, eta pentsatutakoarekin, zerikusirik ez duen beste irudi batekin bueltatzen naizen aldiak.
Hendaiara iritsi nintzen, haitz bikiei argazkiren bat egiteko asmoz. Hondartzan eseri nintzen, eguzkia ezkutatzear dagoenean, azaltzen den argiaren zain. Oso argazki tipikoa zen, inolako zailtasunik gabekoa.
Hala ere, nire ezustekoa, atzera begiratu eta “ARGIA” ikusi nuenean izan zen:

Ikusgarria da, nola leku berberetik mugitu ere egin gabe, atzera begiratzearekin bakarrik, zenbat aldatzen den ikuspuntu bat.
12 abril, 2010
06. Altsasu
Altsasuko frontoia, 2009ko Abenduaren 31ean.
Gradak jendez gainezka, telebista kamerak zuzenean grabatzen, familia, lagunak … ikusmira handia, urtea modu berezi batez amaitzeko, herri kirolen munduan. Inixio Perurena harrijasotzailea, 300kg-tako harria jasotzera zihoan.
Argazkien aldetik, gaia, betikoa zen. Harriaren pisua adierazten zuten zenbakiak ziren aldaketa bakarra. Beraz, angularrarekin irudi orokorrak egin ostean, 70-200mm-az aldatu nuen, aurpegiko espresio eta keinuak inmortalizatzeko.
Altsasu 2009 - 1/250 seg.; f/4; ISO 1600Aurreko sarreran komentatzen nuen bezala: Berdin du ze objektibo erabiltzen duzun, beti egongo da momenturen bat “Zergatik ez ote dut bestea jarri?” esateko. Ba hau, momentu horietako bat izan zen.
Hala ere, motxila ondoan neukan eta 200mm-a angularraz aldatzeko denbora eman zidan. Ustekabeko gauzak, gutxien espero dugunean gertatzen dira …
Altsasu 2009 - 1/250 seg.; f/4; ISO 1600
Gradak jendez gainezka, telebista kamerak zuzenean grabatzen, familia, lagunak … ikusmira handia, urtea modu berezi batez amaitzeko, herri kirolen munduan. Inixio Perurena harrijasotzailea, 300kg-tako harria jasotzera zihoan.
Argazkien aldetik, gaia, betikoa zen. Harriaren pisua adierazten zuten zenbakiak ziren aldaketa bakarra. Beraz, angularrarekin irudi orokorrak egin ostean, 70-200mm-az aldatu nuen, aurpegiko espresio eta keinuak inmortalizatzeko.
Altsasu 2009 - 1/250 seg.; f/4; ISO 1600
Harrijasotzaile baten argazki tipikoa da teleobjetiboarekin egiten duguna. Baina egun hartan, irudia ez zen izan Perurena 300kg-tako harria jasotzen, argazkia, gero gertatutakoa izan zen:
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEhERb0lXQVcdgtqVW4MqKBd5m9ELUnVZ3HKXaknJ2N0F7F2b9UswOpufdJu7d6XlfKPEHMSbm7QaQPIuNB-uO5fK8xOU-Y5OxWXK5TX7bPXkORSLhk9scP2Qjjzi0y0HwuI6OCdr50Ucvk/s320/Perurena.jpg)
Hala ere, motxila ondoan neukan eta 200mm-a angularraz aldatzeko denbora eman zidan. Ustekabeko gauzak, gutxien espero dugunean gertatzen dira …
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEiQkwguI2BGS_2UtpKuDOO-fhqaLZOv-ATu-_dNYrkX7as5yCLV_521cmEaW_eeaL1yG45Gw6aDYWA1jaN1qsVrzRgRRZln6O_kA8PXaFfthxbCtDxM7Z6prCoWWV-EtCHo1JW5seotMo0/s320/Herrikirolak05.jpg)
07 abril, 2010
05. Murphy argazkilaria izan balitz...
Uste dut, argazkilariok, Murphyk bere legeen zerrendan gehitu beharko lituzkeen egoera bat baino gehiago bizitzen ditugula. Oraingoz, lau bakarrik bururatzen zaizkit, baina pixkanaka, horrelako zerrenda bat idazten joatea proposatzen dizuet. Ziur, guztion artean, baten batzuk bururatzen zaizkigula. Animatzen?
- Berdin du ze objektibo erabiltzen duzun, beti egongo da momenturen bat “Zergatik ez ote dut bestea jarri?” esateko.
- Unerik onenak, kamera gorde duzunean gertatzen dira.
- Turista batek argazkiak egiten ikusten bazaitu, disimuluz, zure alboan edo atzean jarriko da, gauza berberari argazkia egiteko.
- Nahiz eta argazkia oso ona izan, dakienak, akatsak aterako dizkizu, ez dakienak berriz, Photoshopekin egin duzula esango dizu.

06 abril, 2010
04. Hetta
Eta aspermenaren ondoriozko irudiekin jarraitzen dugu …
Goizeko 7:00ak ziren, Hetta izeneko herri urrunean esnatu nintzenean, Finlandiako iparraldean. Merkurioa, nekez iristen zen
-32ºCt-tara, eguzkiak, zerua arrosa kolorez margotzen zuen bitartean. Azkar, autora joan nintzen, handik gertu zegoen izoztutako laku batetara iristeko asmoz, egunsentiari argazkiren bat egiteko. Baina zoritxarrez, hotzak motorra izoztu eta ezinezkoa zen autoa martxan jartzea momentu horretan. Zelako amorrua eguzki izpi arrosak nola alde egin duten ikustea!
Autorik ez izan arren, nola edo hala, goiz jaiki izanari probetxu atera behar nion. Elurra kentzeko makinak, bide ertzetan elur multzo handiak nola utzi zituen ohartu nintzen, eta egunsentiko itzal luzeak, milaka forma erakargarri sortzen zituzten, kreatibitatea praktikan jartzera gonbidatuz.

04 abril, 2010
03. M'hamid
Berdin du egoera zein den, baina argazki bikainenak, erabat aspertuta gaudenean eta kamerarekin jolasean hasten garenean lortzen dira.
Horixe da, hurrengo argazkiaren kasua, Marruecosera egin genuen bidaia baten. Tajine goxo bat bazkaldu ostean, logurak, nire kideak menperatu zituen eta, ezin izan zuten “siesta bereberra” saihestu, koloretako leihoetatik zehar sartzen zen argia besterik ez zuen leku erakargarri honetan. Te bero bati zurrut txikiak ematen nizkion bitartean, “Live View”-arekin jolasean hasi nintzen, enkoadre ezberdinak probatuz, kamera mahai gainean jarrita. Jantoki polit honetako plano orokor batzuk egin nituen, baina, zerbait falta zen. Segundo batzuk pentsakor pasa eta gero, berehala konturatu nintzen, falta zena, muturren aurrean nuela: tea!
Oroitzapen politak ekartzen dizkit irudi honek, bertako lurrina usain dezaket oraindik …

Suscribirse a:
Entradas (Atom)