Tweet Hauek dira argazkilaritza eta bidaiei buruz irakurri ditudan sarrerarik hoberenak hilabete hontan:
31 octubre, 2011
27 octubre, 2011
162. ERREZETA BIDAIARIA Tortita amerikarrak
Tweet
Hilabete hontako errezeta bidaiarian Estatu Batuetara bueltatuko gara. Zenbat pelikuletan ikusi ote ditugu amerikarrak sekulako itxura duten tortitak gosaltzen? Ba osagai gutxi batzuk erabiliz, 10 minututan prest daude. Aurrera beraz.
TORTITA AMERIKARRAK
Osagaiak:
Beraz badakizue, biharko gosarirako hementxe duzue errezeta goxo eta errez bat. On egin!

- Arrautza 1
- Edalontzi 1 irin
- Edalontzi 1/2 esne
- 2 koilarakadatxo lebadura
- 5 koilarakadatxo azukre
- Mantekilla
Beraz badakizue, biharko gosarirako hementxe duzue errezeta goxo eta errez bat. On egin!
24 octubre, 2011
18 octubre, 2011
17 octubre, 2011
159. Argazkiak mugitu gabe egiteko aholku batzuk
Tweet Orain dela egun batzuk, lagun batek kamera reflex bat erosi zuela komentatu zidan eta argazki batzuk egitera joan zen ilunabarrean. Zoritxarrez ordea, argazki guztiak ilunak eta mugituta irteten zitzaizkion.
Kamera saltzaileek megapixel askoko kamera batekin ikaragarrizko argazkiak egin ditzazkegula konbentzitu nahi gaituzten arren, hau ez da guztiz egia, klik egin aurretik puntu batzuk kontuan hartzen ez baldin baditugu.
Ez da arraroa ilunabarrean argazkiak ilunak eta mugituta irtetea. Hala ere, honako aholku hauek kontuan izanez gero, kamera saltzaileak zin egiten zizuen argazki horiek egiteko pauso bat aurrera emango duzue.
* Erabili tripodea paisaietan. Gainera honek, zure sormena landuko du eta exposizio luzeak bezalako efektuak lor ditzakezu
* Erabili flasha leku itxietan. Gomendagarria da ere, aurpegiei argazkiak egin behar ditugunean erabiltzea, izpi xume batekin, argazkiak argitasunean eta kolorean irabaziko du.
* Ez baldin badugu ez flash eta ez tripoderik, saiatu ez mugitzen eta ez hartu arnasik klik egiteko orduan. Kamera edozein euskarritan ere jarri dezakegu, edo nahi izanez gero, lurrean bertan ikuspuntu ezberdinak lantzeko.

15 octubre, 2011
158. Jeroen Swolfs argazki kazetari eta bidaiariari elkarrizketa
Tweet
Hilabete hontako elkarrizketa, Jeroen Swolfs -i egin diogu, argazkilari eta bidaiari holandarra, eta ziurrenik bat baino gehiagok inbiria sentituko du "Streets of the World" proiektuan burubelarri dabilela irakurtzean.
Jeroen, The Haguen jaio zen, 1874an. Ikasketak Photo Academy Amsterdamen amaitu ostean, argazkilari freelance lanetan hasi zen.
Munduko hainbat txokotara bidaiatzen hasi zen, gai politiko eta sozialen inguruan, Serbia eta Ekialdeko Europara. De Volkskrant, Rijksmuseum Amsterdam, Rabobank Foundation, Volkskrant Magazine, Amsterdam Weekly eta The X pat Journalentzat egin du lan besteak beste. Gaur egun "Streets of the World" proiektuan hari da lanean, honek 5 urtez munduko hiriburu guztiei argazkiak egitea datza. 2011ko Maiatzean, National Geographic-ek Jeroenek Asian jasotako istorio eta argazkien liburu bat kaleratu zuen (oraingoz holandarrez bakarrik dago salgai).
Argazkilaritza eta bidaiez gain, Jeroenek, snowboard, urpekaritza... bezalako kirolak praktikatzea atsegin duela azaltzen digu. Baita gitarra eta armonika jotzea ere.
"Streets of the World" 5 urtez munduko hiriburu guztiei argazkiak egitean datza. Nola planifikatzen da horrelako bidai luze bat?
Bidaia 3 zatitan banatzen da. Lehengoa Asia da, ia amaitua dut. Bigarrena Amerika, oraintxe bertan nabil. Eta hirugarrena, luzeena eta zailena izango da, Europa, Afrika eta Ekialde Erdia. Lurraldeak bisitatzeko ordena, bertan nagoenean erabakitzen dut.
Esaiguzu nola izan zen proiektuari hasera eman zenion lehenengo eguna. Nola hasi ziñen?
Galdera ona. Oso ondo gogoratzen dut. Bangkokera bidaiatu nuen, nahiko ondo ezagutzen dut. Iritsi nintzenean, alokatutako apartamenduko eserlekuan jarri eta 5 urtez eramango dudan maleta txikiari begira jarri nintzen. Kanpoko zarata eta zoro baten moduan izerdia botatzen nuen bitartean, honakoa esan nion neure buruari: "Ze demontre sartuko dut nik orain hemen?"
Zeintzuk dira zailtasun handienak?
Bakarrik egotea denbora luzez uste dut. Familia eta lagunen falta. Eta bikoterik ezin izatea. Hala ere, merezi du.
Eta zure bizipen hoberenak?
Jende jatorra ezagutzea bidean. Eta leku ederrak. Oso pozik sentitzen naiz hau bizi ahal izateko aukera dudalako.
Zein da gehien txunditu zaituen lurraldea? Eta ezagutzeko irrikaz zaudena?
Hala nola, lurralde "txarrak" dira gehien txunditu nautenak. Ipar Korea, Ruanda edota Libano bezain ospe txarra duten lurraldeak gehienbat. Txoko hauetan egin ditut lagunik hoberenak. Beti, leku hauei buruzko guztia dakigula uste dugu, baina geure kabuz bertara bidaiatzen badugu, oso gauza ezberdinak eta askotan, uste baino askoz hobeak aurkituko ditugu. Baina gehien gustatu zaidana esan beharko banu, Tuvalu aukeratuko nuke. Begiratu interneten eta ikusiko duzu zergaitik aukeratu dudan. Butan ezagutzeko ikaragarrizko gogoak ditut.
5 urteren ostean, proiektua amaituko duzu. Ba al duzu beste proiekturik buruan edota nahiago duzu merezitako opor batzuk hartzea etxean deskantsatzeko?
Hiru bat ideia dauzkat proiktua amaitzean garatzeko. Baina uste dut, denboraldi bat hartuko dudala proiektua guztiz amaitzeko eta oraingo bidaia amaitzean ere deskantsu txiki bat hartuko dut. Beraz, ez dakit noiz hasiko naizen. Deskantsatu? Uste dut bidaiatzeak deskantsatu erlaxatzen zaituela. Agian gorputza ez, baina burua erlaxatzen du.
"Streets of the world" proiektua jarraitzeko Twitter, Facebook, Youtube edota bere Web bidez egin dezakezue.

11 octubre, 2011
08 octubre, 2011
156. Urederra
Tweet Nahiz eta iada udazkenean gauden, para bat aste gelditzen dira oraindik gure lurraldeetako basoak kolorez gainezka jantzi daitezen, pixkanaka hostoak erori eta negura sartu baino lehen.
Urederra udazkenean bisitatu nuen aldi hartatik, erabat maitemindu nintzen txoko hontaz. Urteko edozein sasoitan miragarria iruditzen bazaigu, pentsa gure erretina ze kolore kopuru jasotzera irits daitekeen hosto laranjak erreka urdinera erortzen ikustean.
Urederrara joateko, hoberena Bakedanora autoz joatea da, Nafarroan, Herriko sarreran, parking bat dago eta bertan aparkatuko dugu. 2€ ordaindu behar direla jartzen du baina orain arte, ez dut sekula ikusi nori ordaindu behar zaion, beraz, astebukaera eta jaiegunetan bakarrik ordainduko delakoan nago.
Harrizko eta lorez apaindutako etxeen herria gurutzatuko dugu, errekaraino eramango gaituen bidera iristeko. Seinaleak jarraitu besterik ez dugu egin behar, ez dago galbiderik.
Ideia bat egin gaitezen, herritik jaiolekuraino 40 minutu daude gutxigorabehera oinez, baina errekara iristen garenean, hoberena geldialdiak egiten joatea da, sarrera honetako argazkietan erakusten dizkizuedan bezalako txokoetaz gozatzeko. Nire ustez, askoz erakargarriagoa da bidea, jaiolekua baino.
Argazkiak egiteko ideiarekin baldin bazoaz, momenturik hoberena egunsentiaren ostean da, goiza pasa ahala, nahigabeko argi eta itzal bortitzak sortuko baitira eguzki izpien ondorioz. Kontuan izan ere, hoberena aurreko egunetan euririk egin ez duenean joatea dela, bestela, ur asko aurkituko dugu eta honek, Urederrako hain bereizgarria den urdintasun hori estaltzen du.

04 octubre, 2011
155. Esaldi bidaiaria
Tweet "Nik ez dut bidaiatzen edonora joatearren, joateagatik baizik. Bidaiatzearen ekintzagatik. Mugitzea da helburua".
Robert Louis Stevenson
Robert Louis Stevenson
03 octubre, 2011
154. Argazki erakusketa
Tweet Gaurtik hasi eta Azaroak 14 arte, "Mundua bisore baten atzetik" argazki erakusketa ikusteko aukera izango duzue Zarauzko Itzala tabernan. Bertan Malta, Maroko, Finlandia, Londres edota Euskal Herrian bertan egindako bidaien argazki errekopilazio txiki bat ikusi ahal izango duzue. Ea gustokoa duzuen!!
01 octubre, 2011
153. WALLPAPERRA Urederra
Tweet Iritsi gara Urrira eta hilabetero bezala, dagokion wallpaperrarekin gatoz. Hilabete hontako proposamena Urederra da, pasa den ekainean bezala. Hala ere, merezi du berriro ere Nafarroako txoko honetara gerturatzea, urriaren amaieran zuhaitzak udazkeneko kolorez eta ura hare urdinagoa nola jartzen den ikusteko.
Gogoratu, hilabetero zeuen posta elektronikoan wallpaperra jaso nahi duzuenok info@ainaragarcia.com bidez harpidetu zaitezketela.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)