19:00ak dira eta Snow Restaurantera noa afaltzera. 3 edari beroren artean aukera egiteko esaten didate, afaria prestatzen duten bitartean. Ez dakidanez bakoitza zer den, izenik bitxiena duena aukeratzen dut. Zerbitzariari galdetzen diot ea zer den, baina ez diot oso ongi ulertu. Berdin dio, agian horrela hobe, Ingalaterran izan nintzenean, askotan hobe dela zer jaten hari zaren ez jakitea ikasi nuen.
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEj2jVVmg3L7Mis5wmyc2uBEuMIhOadealw7co5eprQLS6Xpbxz0qSAM97Vc17xhdc2p3AEMvhIxy31_jLxbq44WDYJ5XlIM4NHQiKnB9QFLY4zgXtSETV9gEW2bYf1eQno4nZoweGYxIS8/s400/SnowRestaurant02.jpg)
Bigarren platera: Izokina patatekin. Oso goxoa hau ere, baina aukeratzekotan, uste dut elur - oreinarekin gelditzen naizela. Gainera, ez dakit azkar jateagatik ote den baina pixka bat beteta nago.
Eta amaitzeko, postrea: sagar tarta bainillazko izozkiarekin. Izozkia hotz honekin!!! Beno, hau behintzat lasai jan dezaket, ez dut uste urtuko zaidanik!
Afaltzen bukatu eta Castle Loungera noa, lo egiteko zaku lodi hoietara nola sartu behar dugun azalduko digute. Zaku berezi hauek, -30ºC-tako tenperaturetan lo egiteko prestatuta omen daude.
Sentsazio arraro bat daukat oraintxe bertan. Alde batetik, sekulako gogoak ditut -5ºC-tako logela horretan lo egiteko, baina bestalde, uste dut gaur asko gogoratuko naizela nire mutilaren besarkadetaz... "Zer egiten dut nik hemen!!" pentsatzen duzun une horietako bat da. Beno, honaiño iristeko 4000 km bidaiatu ondoren, ez dut uste atzera botatzea erabakirik aproposena denik.
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEhF8XbGnX4ucFf77lay8NMzugLyDw0wXvZNqUh4KZg-r3t2fl4c7nD4onE7Q8zmjKHOaNnSblgozn0ewVwK8_Z8IB8RNCvng1Ua07Le1KgQ0jzN9LDhp1PwfLwUA-kQ5eKrenzRwxQ7tVo/s400/SnowHotel03.jpg)
Zakua hartu eta banoa logelara. Ze erreza zirudien Castle Loungen azalpenak eman dizkigutenean, baina zakuan sartzeko arropak kentzeko ordua iristen denean... ze HOTZAAA!!! Botak ohe ondoan uzten ditut, eta arropak berriz zaku azpian sartu ditut bihar esnatzean izoztuta ez aurkitzeko. Beno, sartu dut gorputz erdia zakuan dagoeneko, eta orain beste guztia argia itzalita egin behar dut, zakutik kanpora geldituko zaidan zati bakarra begiak izango baitira.
Besoak zakuan sartu eta belkroarekin ixten saiatzen naiz, baina ez dut aurkitzen. Bffff hau zoramena! Argia pizten dut berriz ere. Belkroa esku batekin hartzen dut gero ilunpetan bilatzen ez ibiltzeko. Dirudienez, oraingo honetan erdi lortu dut, ez dut hotzik sentitzen, beraz, ea horrela lo egiteko gai naizen.
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEibxrSE6GGnHApL7PpQICoVGE8h_fMDPmyX1crooupC5RpyBSnXMYaO0ZLtiZOdUxXu3d06j1gCYTDHV6J_1ZxoXUknpXS4z2xEW7KZa0bMc03jgy9C0tEPlEhSfdmAhyjObzeNo073YdA/s400/SnowHotel02.jpg)
Lumilinnako nire estantzia, gosari goxo batekin amaitzen da gaueko hotzak ahazteko: txokolate beroa gailetekin, uuuummmmmmmmmmmmm!!!!!
Buah Ainara! Goizian erderaz irakurriet ta euskeraz letu arte enun ezer jarri nahi, jejejeje.
ResponderEliminarBenetan leku "akojedorian" eon ziñala emateu hotz piiiiixka piiixka pasa arren, jiji
Hauek ere oso argazki polittak, kolore guztitako gelak zeuden? Bigarrengua oso eleantia iruitze zait. :)
Jajaja eske goizin eztit eman denboraik dana idazteko :P Argiyen kolorie 5 segunduro aldatze zan bai pasilluen ta bai gelatan :) Muxu prexioxii! Ta eskerrik askoo
ResponderEliminar