Bidai guztietan bezala, hontan ere nire bidai koadernoa eraman nuen bizipen guztiak idazteko, beraz, hemen doa munduko hotelik hotzenetako baten bizitako esperientzia:
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEilQrY2n-8kwAlS4ZY7yT3X0s93OKYCdnTqnqx1bpmGTnW5QWb_LxNGSAd9KOxLwAsKtNKvHVsqiv-OwHdlDyK_GVsj35X32KVho8JIvEc5R3d4eeX9J6AOh_03ZO4K5iyE6VYJim1MLwE/s400/ZAZPIKA-publikauta.jpg)
GPSaren arabera, kilometro gutxi batzuk gelditzen omen zaizkit Kemira iristeko, eta iada, Lumilinnari buruzko hainbat kartelekin gurutzatu naiz. Hirira sartu bezain laister, bidegurutze bakoitzean Lumilinnara nondik joan behar den adierazten duten geziak daude. Egia esan, zaila da galtzea eta lehenengoan iristen naiz. Autoa atzekaldean utzi eta ate urdin batetik sartzen naiz.
Castle Loungera sartu eta oso leku goxoa dela ikusten dut. Lurra, zorua eta ormak egurrezkoak dira, leku aproposa txokolate taza bero bat jengibrezko gailetekin jateko. Atzekaldeko mahai baten, gizon bat dago gazteluko argazkiak 10€tan saltzen. Arreran afaltzeko eta lo egiteko ordutegiei buruz informatzen nauten bitartean, atzo Santa Claus Villagen ezagututako Santanderreko senar emaztearekin aurkitzen naiz. Eskailerak jeisten hari naizela berriz, Santa Claus Villagen ere ezagututako ezkonberri madrildarrek agurtzen naute. Ai ene, 5 minutuan, ia nire herrian baino ezagun gehiago ikusi ditut! Baina kasualitateen kasualitaterako, maleta takilan uzten dudan unean, argazkiak 10€tan saltzen hari den gizonezkoak, bere izena Manolo dela eta espainiar argazkilaria dela esaten didanean da. Zero azpitik dauden graduengatik izan ez balitz, Madrileko hotelen baten nagoela pentsatuko nuke.
Bakarrik bidaiatzen duzunean eta hizkuntza arazorik ez duzun jendea ezagutzen duzunean, ni pertsonalki askoz lasaiago sentitzen naiz. Manolok, finlandiako emakume batekin ezkonduta dagoela esaten dit, eta bere emazteak ere argazkiak egiten ditu. Orain ez naiz bere izenarekin gogoratzen baina oso jatorra zen, eta gazteluko hainbat txoko gomendatu zizkidan argazki politak egin netzan.
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEgUlBDuQN3S6i8W6eeGqfwohYvS376knxTBuhzNZKAJMCqVaNoVrv1EQB2QFLdfeGNMFe8serPQz5YrO8iXGm8oPWIhRIoaLkL05xoLWybqNMflrbEVfeRkCBTDXPuxtKtpCdnbiT_or48/s400/SnowRestaurant05.jpg)
![](https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEgVp2W6EebxZp0y3gNiiF4Av7xundlUlkil7fyt_oC2eG6KopyrnmudaKtsRVCcJCi1jF7JUi9ZJIg6dNDWeWUPtxG5tEYNivMJ9sPN4yKjz7Zsq_p3BTBk4o1sU-wJljabIWv2SGfooRE/s400/SnowChapel02.jpg)
Lehenik eta behin zoriiiionak erreportajearengatik!!!! oso politta Ainara! A ze inbiri pasa deten zure istoriotxua irakurtzen. Igotako argazkietatik elizarenak atentzioa deitu dit, agian kolore bero horiyengatik izangoa, horren leku hotzean berotasuna ere sentitzen dala transmititzen dulako iual. :)
ResponderEliminarAupa Goiz! Eskerrik askooo :) Ba elizie oso politte zan bai, gaña argazki hontan ezta ikusten bañe tetxutik txintxilizka barko bat zeuken! Bueno ba istoriyue gustatzen ai bazatzu espero bigarren zatiye gehio gustako zatzula :) Muxuuu wapa!!
ResponderEliminar