08 septiembre, 2010

47. Marea biziak

Euskal kostaldeak duen erakargarri turistikoetako bat, marea bizien garaia da, ikustekoa den espektakulu naturala.

Gaur arratsaldean, Zumaitik Zarautzerainoko bidetik gidatzen nindoala, noizean behin, asfaltoan ur putzuak aurkitu ditut, minutu batzuk lehentxeago, bertara iritsi diren olatuak zirela eta. Hala ere, espektakulua, Zarautzera iritsi bezain laster hasi da. Olatu pila bat malekoia kolpatzen, aldi berean, hondartza guztia urpean utziz. Kuriosoenak itsasoaren indarraz gozatzera gerturatzen ziren heinean, hainbat argazkilari, arratsaldeko ausartenei argazkiak egiteko prest zeuden: ume talde bat, olatuak goitik behera bustitzeko zain.

Azkenik, olatua iritsi da eta …

Zarautz 2010 - 1/800 seg.; f/5,6; ISO 200

2 comentarios:

  1. Gozada bat da hola olatuan zai eotia ta baita argazkiya ateatziare, jendia noiz xipristinduko duen, nola,... intriga!! jejeje ta hauen reakziyuak emate duen emaitza holako dotoria izanda pena merezi du!

    ResponderEliminar
  2. Bai bai, dibertigarriye beñtzet izetea bai beaientzat ta bai beira gaudenantzate! Jejeje! Muxu bat Goiz!

    ResponderEliminar

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...