Vallettako kaleetan deigarria egin zitzaidan gauzetariko bat, atejokiak izan ziren. Kolore, forma eta neurri guztietakoak daude, souvenir dendak era badira non zure gustokoena erosi ahal duzun.
Baneramakien denbora bat modu hontako kollagea egiteko gogoekin, baina ez nintzen ados jartzen gaia erabakitzeko orduan. Maltara iritsi arte. Ez da lan zaila ateei argazkiak egiten ibiltzea, baina entretenigarria izan daiteke eta argiarengatik edo beste edozein arrazoirengatik beste modutako argazkiak egin ezin dituzunean, burutu daitekeen ariketa da.