Egun batean, beraz, egoera hau aldatzeko zerbait egitea erabaki nuen. Goizean goiz jaiki eta Baionara joan nintzen, hiri honetako argazki batzuk egitera, baina, benetan pena merezi zutenak bakarrik egitea zen nire helburua. Horretarako, argazki kamera motxilan gorde, eta alde zaharretik ibilaldi txiki bat egin nuen. Ariketak “argazkiak begiarekin egitean” zetzan, ibilaldi hartan aurkitzen nintzen egoera desberdinetan, eta kamera, irudi erakargarri bat aurreikusten nuenean bakarrik erabili nezakeen. Beraz, helburua ez zen argazki kamera erabiltzea irudiak lortzeko, ideia, irudiak adimenarekin aurreikustea zen.
Ondorioz, 5 argazki besterik ez nituen egin goiz osoan, baina benetan atsegina da, etxera itzuli eta ordenagailu aurrean jartzean, selekzioa, argazkiak kamerarekin egin aurretik egina nuela ikustea.
Baiona 2009 - 80/1 seg.; f/7,1; ISO 100
jijiji ze politt argazkiye ainara! urrena horrea jun berko deu
ResponderEliminarEz altzea beñe eon? Biarritzen ondo ondun dao! Bueltatze zeaneako ya badakeu plana ordun ;)
ResponderEliminar